AZALPEN OROKORRA
Gure artean interesa zegoela baina era berean nahiko ezezaguna zela ikusita, Hip-Hop mugimendua ezagutarazteko asmoz, Hip-Hop egunak antolatu genituen Euskal Herriko hainbat txokoetan.
AEBetan sortutako espresio bide horrek, tresna desberdinak erabiltzen ditu mezuak, ideiak eta sentimenduak zabaltzeko. Tresna horiekin erakarrita, gurera ekarri eta ezagutarazi nahi genituen eta, bide batez, euskaldunak, gure hizkuntzaren bitartez tresna horietaz baliatu gintezkeela aldarrikatu.
Musika, dantza, margoa eta errima bat eginik egun osoko esperientzian; tailer modura goizean eta erakustaldia arratsaldez. Zenbat jende jator tartean...
Ederrak Hip-Hop egunak...
Hernaniko Tilosetako gune ederrean antolatu genituen hainbat urtez.
----
HIP-HOP EGUNA KILOMETROAK
2009. urtean Kilometroak jaia Donostian ospatzen zela eta, antolatzaileek gune bat euskarazko Hip-Hop mugimenduari eskaintzea aukeratu zuten. Hainbat tailer eta erakustaldi antolatu genituen egun osoan zehar.
Kilometroak 2009, Donostian. Maisha eta 121 Krew-ko lagunekin batera, sua zabalduaz.
-------
Hip-Hopa ere euskalduna izan daitekeela aldarrikatuz, iritzi artikulo hau kaleratu genuen.
HIP-HOPA EUSKALDUNA DA
Aurten Gipuzkoako ikastolen festa, Kilometroak jaia, urriaren 04ean ospatuko da Donostian. Ohikoa denez, oinez egin beharreko ibilbidea edukiko du eta ibilbide horretan zehar, ekitaldiz jositako guneak. Aurten, lehen aldiz (guk dakigula behintzat), Hip-Hopari garrantzi berezia emango zaio horietako gune batean, eta bertan, Hip-Hop izeneko zuhaitz handiaren adar desberdinak ezagutu ahal izango dira.
Goiz partean, graffiti, scratch eta break dantza tailerrak egingo dira eta, nahi duenak, espresio bide horien oinarrizko ezagutza jasotzeaz gain, modu aktiboan parte hartzeko aukera izango du. Eguerditik aurrera berriz, adar horietan ari direnen erakustaldiak ikusi eta entzun ahal izango dira (Bertsounda tartean). Hip-Hop dantza eta rap lehiaketak ere antolatu dira, mundu honetan interesa dutenek baina jende aurrean erakustaldiak egiteko aukera gutxi dutenek, urriaren 04ean, saioa eskaini dezaten. Rap lehiaketaren kasuan, euskaraz egindako rapa bultzatu nahi da, rap musikan interesa dutenek euskaraz abestera animatu daitezen.
Bai rap eta baita Hip-Hop dantza lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta informazio guztia www.kilometroak.net orrian aurki daiteke. Aurkezteko epea abuztuaren 17an amaitzen da eta beraz, interesa dutenek arin ibili beharko dira.
Euskalgintzatik Hip-Hopari horrelako garrantzia ematea aurrerapauso handia iruditzen zaigu. Kanpotik heldu zaizkigun eragin asko mesfidantzaz ikusi izan dira eta, egia esan, euskarak historian zehar jaso dituen erasoak ikusita (gaur egun jasotzen dituenak ere), ez da harritzekoa. Duela gutxi arte, Hip-Hopa arrotza izan da gure artean; ingelesarekin, gaztelerarekin eta frantsesarekin erlazionatu izan da eta euskararentzat mehatxu bezala ikusi izan da leku askotan.
Hip-Hopa, ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da, tresna, eta horretarako, bitarteko desberdinak erabiltzen ditu: Rap musikak, doinu, erritmo, errima eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta). Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Graffitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknika erabiliaz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute.
Hip-Hopa edozein hizkuntzatan adierazi daiteke eta euskarak ezin du horrelako tresna baliotsua baztertu. Gustatu ala ez, Hip-Hopa gure artean dago eta oso erakargarria da. Hip-Hopa, normaltasun osoz, euskararen tresna izan dadin bitarteko guztiak jarri behar ditugu. Ez diezaiogun euskarari muga gehiago jarri.
ARITZ SOUND SYSTEM
Kilometroak 2009, Donostian. Maisha eta 121 Krew gogo biziz.
----------
KOMUNIKABIDEETAN
Herri desberdinetan antolatutako Hip-Hop egunek oiartzuna izan zuten hainbat komunikabideetan (bertakoetan, bereziki). Webean zehar hainbat adibide ikus daitezke baina jarraian, Oiñatiko Euskal Eskola Publikoaren festaren arira antolatutako gunea aipatzen duena azalduko degu, Hernaniko bigarren Hip-Hop egunaren edizioarekin batera (Gazte Sarean azaldutakoa).
GAZTE SAREAN
Hip-Hop mugimenduaren espresio desberdinak erakutsi nahian Hip-Hop egunak antolatu dituzte
Ekainak 4an Oñatin burutuko den Euskal Eskola Publikaoren aldeko festan antolatu dute 1. Hip Hop eguna. Bigarrena berriz Hernanin izango da, Ekainaren 10ean.
Halaxe diote antolatzaileek: TB eta komunikabide gehienetan Hip-Hoparen azaleko topikoak eta adar komertzialena erakusten zaizkigu soilik; Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa.
Hip-Hop hitza azken urteotan asko entzuten den hitza da baina, zer dakigu hitz horren atzean dagoen munduaz? TB eta komunikabide gehienetan Hip-Hoparen azaleko topikoak eta adar komertzialena erakusten zaizkigu soilik. Azalaren atzean dagoen mamiaz zerbait gehiago jakiteko helburuarekin antolatu ditugu Hip-Hop egunak eta horretaz gain, gazteei mundu hau zuzenean ezagutzeko baliabideak eskura jarriko dizkiegu.
Ekainean zehar bi Hip-Hop egun ospatuko ditugu:
1- Oñatin. Ekainak 4, igandea. Euskal Eskola Publikoaren festaren barruan.
2- Hernanin. Ekainak 10, larunbata. II. Edizioa.
Biek planteamendu berdina dute; goiz partean breakdantza, scratch eta graffiti tailerrak eta arratsaldean erakustaldiak eta rap abeslari gazteen topaketa.
Hip Hopa, espresiobidea.
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak. Hip-Hopa 70. hamarkadan AEB-etako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa, eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu:
Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta). Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da. Grafitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknikaz baliatuz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute.
Hip-Hop mugimenduaren espresio desberdin hauek erakutsi nahiko genituzke Hip-Hop egunen bidez.
Ekainak 4 Oñatin - Egitaraua
1 - Ikasi
Goizean zehar. Hip-Hop mugimendua ezagutzeko tailerrak.
11:00-14:00 Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura.
1. Graffiti tailerra. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. 12 panel egongo dira guztira eta horietako batzuk aurrez bananduta egongo dira, besteak momentuan gerturatzen den jendearen esku.
2. Scratch eta dj tailerra. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Monitore lanetan: Selektah kolektiboko partaidea den Zigor DZ.
3. Break dance tailerra. Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Diego. Break dantza irakasleak.
14:30 Bazkaria.
Bazkaldu eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta bitartean musika jarriko genuke. Iluntze parteko ekitaldirako eszenatokia teknikoki prestatzen da.
2 - Gozatu
16:00 Jaialdia. Dzren musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena (Nor garen, zeintzuk parte hartuko dugun eta zer egingo dugun).
16:30 Aritz Sound System eta Dzren musikarekin break dantza erakustaldia ( 4-5 dantzari).
17:00 Abeslarien tartea.
Asko dira Euskal Herrian, rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak. Jaialdi honetan gustura aritzeko aukera eman nahi diegu.
Aritz Sound System eta Dz musika aukeraketan.
Break dantzarien erakustaldia (II. Zatia)
Ekianak 10 - Hernanin, Tilosetako plazan.
Egitaraua
1 - Ikasi
Goizean zehar. Hip-Hop mugimendua ezagutzeko tailerrak.
11:00-14:00 Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura.
1. Graffiti tailerra. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. 12 panel egongo dira guztira eta horietako batzuk aurrez bananduta egongo dira, besteak momentuan gerturatzen den jendearen esku.
2. Scratch eta DJ tailerra. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi.
3. Break dance tailerra. Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Diego. Break dantza irakasleak.
14:30 Bazkaria.
Bazkaldu eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta bitartean musika jarriko genuke. Iluntze parteko ekitaldirako eszenatokia teknikoki prestatzen da.
2 - Gozatu
16:00 Jaialdia. Dzren musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena (Nor garen, zeintzuk parte hartuko dugun eta zer egingo dugun).
16:30 Aritz Sound System-en musikarekin break dantza erakustaldia ( 4-5 dantzari).
17:00 Abeslarien tartea.
Asko dira Euskal Herrian, rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak. Jaialdi honetan gustura aritzeko aukera eman nahi diegu.
Aritz Sound System musika aukeraketan.
Break dantzarien erakustaldia (II. Zatia)